Protesta-ekintza honekin Auzitegi Gorenak zigortutako preso politikoekin eta 2017ko urriaren 1ean Katalunian autodeterminazioaren inguruko erreferenduma posible egin zutenekin elkartasuna adierazi nahi duten eta Kataluniatik kanpo bizi diren espainiar Estatuko hiritar guztiei dago zuzenduta norbere burua erruztatzeko dokumentu hau.
Zergatik erruztatuko dugu gure burua?
Preso politikoei ezarritako epaia frankismoaren amaieratik izan den oinarrizko eskubideei egindako eraso handiena izan da. Espainiar Estatuak delitutzat ematen badu manifestatzea, adierazpen eskubidea edo botatzeko eskubidea erabiltzea, gu ere gara delitu faltsu horren egile. Bete ditzagun epaitegiak erruztatzez! Guk ere erruztatuko ditugu gure buruak, demokrazia zigortzen badute guztiak zigortzen gaituztelako.
Nola egin behar da?
Oso erraza da. Hurrengo urratsei jarraitu beharko diezu:
1) Bete inprimakia.
2) Inprima ezazu sortuko den PDFa. Sinatu ezazu eta zoaz gertuen duzun epaitegira eta han aurkeztu zeure buruaren erruztatzea.
3) PARTEKA EZAZU SARE SOZIALETAN zeure burua erruztatu duzula #NeureBuruaErruztatuDut etiketarekin.
Berriz ere egingo dugu!
Manifestazioko, autodeterminazioko eta adierazpen askatasuneko eskubideak zigortu ditu Auzitegi Gorenak.
Gainera, epai honek gizarte zibila erasotzen du. Jordi Cuixarti gizarte zibil horren ordezkari gisa ezarritako zigorra bortxa eta atzerapen mezua da, gure eskubideak erabiltzeko orduan beldurra izan dezagun.
Estatuaren errepresio kanpaina horri erantzuteko modu onena Òmnium Cultural sendotzea da. Lagundu gaitzazu indartzen. Eskubide horien urraketaren aurre, gure erantzuna argia da: Berriz ere egingo dugu!
Zein da kanpaina honen helburua?
Òmnium Culturalek eta beste entitate sozial, bakezale eta antimilitarista batzuek sustatutako kanpaina honen helburua oinarrizko eskubideak erabiltzea demokrazian delitua izan beharko ez lukeela argi uztea da. Eskubideak erabiltzeagatik zigortu dituzte, adierazpen askatasuna esaterako, manifestaldietan parte hartzeagatik edo bozkatzeagatik eta, ondorioz, gure burua erruztatzen dugu, gu ere garelako ustez delitua den horren egile.
Zertarako jasoko dituzue nire datuak?
Òmniumek norbere burua erruztatzeko ekintza masiboen irismena ezagutu ahal izateko eta parte hartzen duten guztiak Estatuko zein nazioarteko erakundeen aurrean ahalduntzeko.
Zer eraman behar dut epaitegira?
Epaitegi Gorenak prozesatuak zigortu dituen ustezko delitu bera gure burua erruztatzeko deskargatutako dokumentua sinatuta.
Legearen barruan al dago ekintza hau?
Espainiar Estatuaren azken historian ohikoa da norbere burua erruztatzeko idatziak aurkeztea epaitegietan eta Estatuko hiritar orok duen benetako babes judizialerako eskubideak babesten du, gainera.
Zein legezko ondorio izan ditzaket ekintza honengatik?
Ekintza hau burutzea ala ez burutzearen erantzukizuna askatasun osoz bere burua erruztatzea erabakitzen duen pertsonarena izango da.
Orain bere burua erruztatzera doazenek ere burututako ekintza berberengatik espetxeratutako erantzule politikoekin eta Kataluniako gizarte sozialeko liderrekin elkartasuna adierazteko eta erakunde judiziala zalantzan jartzeko tresna politiko gisa sortu da norbere burua erruztatze hau.
Norbere burua erruztatzeko idatziarekin batera ez da inolako frogarik aurkeztu behar, beraz, epaiketak irekitzea oso zaila izango da. Halere, Òmnium Culturalek euren burua erruztatu dutelako epaitegiko jakinarazpenen bat jasotzen duten pertsona guztiei lagunduko die.
Norekin hitz egin dezaket informazio gehiago edo laguntza behar badut?
Zalantzarik izanez gero, deitu 93 319 80 50 zenbakira edo idatzi posta [email protected] helbidera.